Administrazio-prozesuak eta datu-kudeaketa fintzen ditugu
Arazo zehatzei erantzuteko esku-hartze tekniko zehatzak administrazio-sailetan eta kudeaketa-taldeetan, lan errepikakorrak, akatsak eta kaos digitala saihesteko.
Konpontzen ditugun arazoak:
- Kalkulu-orri anitzetan barreiatuak dauden datuak, bertsio-kontrolik gabe
- Errepikakorrak diren lan astunak, astero orduak kontsumitzen dituztenak
- Inork heltzen ez dituen baina behin eta berriz ematen diren akatsak
- Lana erraztuko luketen tresnen erabilpen desegokia
- Bakoitzak bere eran egiten diren prozesuak, anabasa sortuz
Nola egiten dugu lan:
- Prozesu problematikoa aztertu, huts egiten duena identifikatu eta konponbide tekniko zehatza proposatzen dugu
- Ez dugu programarik saltzen, daukazun sistemara egokitzen gara (Excel, zure ERP..). Tresna berriak zure helburuak betetzeko ezinbestekoak direnean baino ez ditugu proposatuko
- Konponbidea gauzatzen dugu, abian jartzen laguntzen dizugu eta funtzionatu arte beharrezko doikuntzak egiten ditugu
- Esku-hartze bakoitzak hasieratik zehaztutako irismena du, hasiera eta amaiera argiekin
Prezio erreferentziak:
Esku-hartze sinplea: 800-1.200€
Arazo zehatza, iturri nagusi bat, arau gutxi.
Esku-hartze ertaina: 1.500-2.500€
Hainbat arau, hainbat iturri, integrazio arina.
Esku-hartze konplexua: 3.000-4.500€
Datu zikinak, integrazio aurreratua, sail anitz.
Azken prezioa eta denborak hasierako kontsulta doakoaren ondoren zehaztuko ditugu.
Prestakuntza:
Tresna digitaletan eta IAn prestakuntza praktikoa ere eskaintzen dugu taldeentzat, kolektiboentzat eta erakundeentzat.
IA-1 Paketea: IAren erabilera praktikorako sarrera
IA generatiboak zer egin dezakeen eta zer ez, egunero erabili irizpidearekin, arriskuak eta mugak, adibide errealak.
IA-2 Paketea: IAa administrazio-arloan aplikatua
IAa administrazio-lanen laguntza gisa: idazketa, berrikuspena, informazioaren antolakuntza, praktika onak eta oinarrizko lege-mugak.
TRESNAK-1 Paketea: Google Drive aprobetxatu
Karpeten antolakuntza eraginkorra, baimenak akatsik gabe, lankidetza-lan erreala, ohiko akatsak.
Ez duguna egiten:
Ez ditugu eraldaketa digital osoak egiten ezta proiekturik irismenrik gabe ere. Ez dugu jarraipenik ematen adostutako esku-hartzetik haratago. Ez dugu automatizazio osoa hitzartzen: prozesuak hobetzen ditugu eraginkorragoak eta kontrolagarriagoak izan daitezen.
Kontaktua:
Administrazio edo kudeaketa prozesu batekin arazo zehatz bat baduzu: